sábado, 20 de febrero de 2010

Web 2.0.

Web 2.0.
Web 2.0. web-ean oinarritutako bigarren generazioko zerbitzuak izendatzeko balio duen terminoa da. Lankidetza “on-line”-ri , interaktibitateari eta erabiltzaileen artean informazioa trukatzeari garrantzi handia ematen dio.
Tim O’Really izan zen Web 2.0. terminoa erabili zuen lehena.
Web 2.0.-a web 1.0tik garatu egin zen. Web 1.0 eta Web 2.0 arteko erkaketa: Web 1.0: denok ezagutzen dugun web tradizionala da. Interneten bidez funtzionatzen duen hiperbinkulatuta dauden hipertestu dokumentu sistema da. Nabegatzaile web baten medio erabitzailek testu, irudiak eta horrelako artxibo multimedia ikusi ditzakete eta hiperbinkuluak erabiliz nabegatu dezakete. Web 2.0:Informazioa era zuzenean edo ez-zuzenean erabiltzaileek sortzen dute eta informazio hura era desberdinetan elkarbanatuta dago. Edozein internautak eskegi ditzake datuak bere blog-ean. Informazio hori mota askotakoa delarik, betiko iragarkiak mehatxatuak sentiarazi daitezke.Edozeinek komenta dezake nahi duena eskegitako artxiboari buruz eta horien idazleekin konekta daitezke era zuzenean.
Informazio zati guztiak, abestiak, testuak, bideoak, argazkiak... etiketa eta tags-en bidez izendatu ahal dira beste erabiltzaileei beraien bilaketa errazteko.
-Demokratizazioa: pertsona guztiak web-ean on-line dauden erremintak erabil ditzakete, nahiz eta ezagutza teknikorik ez izan. Hau da; norberak bere mikromedioa sor dezake.
-Mikromedioak: mota arruntenak web-blog-ak eta blogak dira. Edonork sor eta eguneratu ditzakeen oso orri errazak dira. Daten bidez ordenatuak daude. Irakurleek artikuluen komentarioak egiteko aukera ematen du elkarrizketa bultzatuz.
-Podcasts: irrati programak dira mp3 programetan banatutak daudenak..Bere erabilera web blog batena baina apur bat zailagoa da baina hala ere produzitzeko errazak dira.
-Videocasts: MPG4-n bananduta dauden bideo artxiboak dira. Etxean egindako horiek indarra hartzen ari dira.
-Wiki: Erabiltzaileak edukiak sortu eta zuzentzen dituen Web-mota bat da, kooperazioa permititzen duena. Wikipedia.org ezagunena da.
Web 2.0k sortzen duen teknologia
-RSS: “Really Simple Syndication” . Edukiaren banaketa errazten du
-Web zerbitzuak: protokolo multzoak dira aplikazoen artean datuak banatzeko balio dutenak
-AJAX “Asynchronous JavaScript And XML”: beste teknologia multzotik sortutako planteamendu berri bat da. Adb: g-mail.
Ondorioa: Informazioa eskura izan dezakegu ordenagailu bat izanez gero. Hori dela eta egunkariak edo lehen publizitatzeko erabiltzen ziren medioak alde batera utziko dira. Web 2.o. erreboluzioarekin Internet gune masiboa bihurtu egin da. Erabitzaileek aukera dezakete zer ikusi nahi dute eta noiz eta kalitate hobea eskatu dezakete. Erabiltzaileek lehen sarean galduta zegoen informazioa sortu edo jaso dezakete. Mikromedio berriak euskarri publizitario handiak dira.
Nire ustez, web 2.0 sozietateran esparru askorentzat oso baliogarria izango den berrikuntza da. Honen bidez publizitateak beste dimentsio bat hartzen du eta edonork merkatuko produktu berrien berri izan dezake. Hortaz aparte, informazioa edonoren eskura egon daiteke eta hori oso baliogarria da hezkuntzan, bai ikasleentzat bai irakasleentzat. Alde batera utziko dira liburuetan informazioa bilatzeak suposatzen zuen denbora, Orain internetek eta web 2.0-ek eskaintzen dituen informazio trukearekin beharrezkoak diren datuak gure eskura egongo dira era erraz batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario