domingo, 7 de marzo de 2010

Informazioaren gizartea

Munduko globalizazio prozesuak eragindako eraldaketa sakonak eta erronka berriei egokitzeko beharra dela eta,Eusko Kaurlaritzak Euskadi Informazioaren Gizartean plana diseinatu zuen. Plan hau euskal gizartea aro digital berriari egokitzeko apustu estrategikoa da eta kultur aldaketaren alde egin eta hiritarren esku jartzen ditu teknologia berriak hauen bizitza kalitatea hobetu, gizartearen oreka handitu eta ekonomiaren balioa indartzeko asmoz.

Helburu hau lortzeko, Planak sareari balioa gehituko dioten eduki eta zerbitzuak erabiltzea eta sortzea ahalbidetuko duten jarduketa-eremuak garatzeko armoniaz eta modu orekatuan eragiten du. Honela, Eusko Jaurlaritzak programa ezberdinak jarri ditu martxan hiritarrentzat, adibidez Konekta Zaitez; honen helburua Interneterako sarbidea erraztuko duten diru laguntzak ematea da.


Euskadik Tokiko Eragileen Prestakuntzarako Nazioarteko Zentroa, CIFAL BILBAO du, hau UNITAR –Nazio Batuen Institutua Hezkuntza eta Ikerkuntzarako- elkartearekin batera sortu zen eta IT4ALL –Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizartearen Sarea- elkartearen idazkari tekniko gisa jarduten du; elkarte honen lehen Munduko Goi-Bilera Ginebran egin zen 2003an. Mundu mailako erakunde honen xedea mundu guztiko tokiko agintariak Informazioaren Gizartearen ikuspuntu berbera izatea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario