domingo, 25 de abril de 2010

Eskola 2.0.

Eskola 2.0. eskoletan digitalizazioa ezartzen duen programa berri bat da. Honen bidez, ikastetxeetan Internet eta ordenagailu pertsonal bat izatea eskaintzen zaie umeei.
Programa hau gizartearen alfabetatze berria da eta Euskadin eskolaren modernizazioa ekarriko duela diote adietuek.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.
Eskola 2.0 programarekin, euskara Interneten zabaltzea erraztuko da eta ikasleek, sarean onargarria eta onartezina dena zentzu kritikoaz identifikatu ahal izatea saiatzea da irakasleen betebeharra.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
Hemen giltzarria ez da teknologia, metodologia baino. Jakinekoa da tresnak erostea gauza erraz samarra dena, eta nahiko merkea gainera, baina erabakigarriena ikasgiroa suspertuko duen inguru berritzailea da, ikasgela hasi eta etxe baitan barreiatuko duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario