lunes, 15 de marzo de 2010

Internet eta teknologia berriko hitzaldia

Internet eta teknologia berriak, etxean, familian eta eskolan
© cc-by-sa txintxarrisfera ¦ 2010-03-02 ¦ 07:34 ¦ Internet

Internet eta teknologia berriak etxean, familian eta eskolan hitzaldia emango du Patxi Gaztelumendik martxoaren 3an, asteazkena, 18:00etan Alegiako Iñaxio Begiristain Kultur Etxean.

Alegiako Udalak eskola 2.0 inguruan antolatutako 2. saioa izango da. Bertan Patxi Gaztelumendi, blogari, irrati esatari, informatzaile, ..., izango da hizlari eta sustatzailea. Teknologia berriak etxean, familian eta eskolan hizpide harturik, guraso, gazte, irakasle eta jende guztiari zuzendutako saioa izango da. Gazteek zertan ibiltzen diren, gurasoen kezkak, beldurrak, aplikazioak, tresnak, etab-ek tartea izango dute bertan.

Bertaratzerik ez duenak ere, stream-en bidez, txintxarrisferako wikian saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango du.

Nahi izanez gero Facebook-en eman dezakezu izena. Beraz, badakizu gerturatu eta parte hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario