jueves, 25 de marzo de 2010

Hausnarketa

Blogaren erabilera ikasi ostean, nire aburuz irakaskuntzarako oso tresna baliogarria da.
Hura erabiliz irakasleak klasean gertatutako berriak, ikasleentzat interesgarriak diren bideoak, testuak ...eskegi ditzake.
Umeentzat oso aberasgarria izan liteke bere klasean, bere eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzataz ohartu ahal izatea era erraz batean.

Gainera, bloga izan daiteke irakasle-ikasle arteko gune zuzen bat. Ikasleek irakasleak planteatutako gauzak irakurri eta berarekin kontaktuan egon daitezke.
Ikasleek komentarioak utsi ahal dituzte blogean eta beraien iritzia edo proposamendu berriak eman ahal dituzte.

Irakasleak blogean eskegitako bideoak eta enlazeak direla eta, umeek beste pausu bat eman dezakete haien ikasteko prozesuan. Alde batetik edozein lekutan informazioa eta baliogarriak izango diren datuak eta bideoak ikasi dezakete eta beste alde batetik internet eta bere erabilerak ikasten joateko aukera izan ahal dute txikitatik.
Gaur egun internetek duen eragina itzela izanda, oso komenigarria ikusten dut umeek bere erabilerarekin familiarizatzea eta kontzeptu basikoak barneratzen joatea.

Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, alde positiboak baino ez ditut ikusten blogaren erabileran. Umeen ingelera mailari egokitutak dauden bideoak, ipuin laburrak, jolasak... aurki ditzakete umeak, hizkuntza ikasteko iturri gehiago izanda.

Bloga eta interneten erabilera egokia da hura behar den bezala erabiltzen irakasten badugu irakasleok...

No hay comentarios:

Publicar un comentario