jueves, 25 de marzo de 2010

Remove



Bideo honetan mutil baten testigutza agertzen da.
Hasieran protagonistaren eta beste pertsona baten arteko elkarrizketa agertzen da eta bideoa elkarrizketa horretan esandakoan izango du oinarri.

Hura izan ostean,mutilak bere ohiturak aldatu zituela azaltzen du .
1-Mugikorra erabiltzeari utsi zuen (orain kabina telefonikoak, cyberkafeak.. erabiltzen ditu bere datuak ez emateko)
2-Kreditu tarjetarekin ordaintzen saihesten hasi zen (dirua metalikoan ematen saiatzen da)
3-Hegazkina edo izena eman behar den garraiobideak erabiltzeari utsi zuen (orain transporte publikoa baino ez du erabilzen)
4-Ziber-errealitatetik aldentzen saiatu zen (ordenagailuak erabiltzaileak emandako pausu guztiei buruzko informazioa ematen du, pixkanaka-pixkanaka zure identitatea identifikatuz joanez).

Era horretan errealitate zibrnetika honen kontroletik aldentzen joan zen.

Protagonistaren aburuz, askatasun saltzen saiatzen diren horiek gure identitatea erosten dute. Gure errealitatea moldatzen ahalegintzen dira beraien interesen inguruan bizitzeko.
Orain beste errealitate batean bizitzen dela pentsatzen du.

>>Mutilak bideoan esandako baieztapenetatik bat nabarmenduko nuke. Berak esaten duenez, teknologia erabiltzea ezinbestekoa da hark gu ez menperatzeko.
Nire aburuz, kontutan hartu beharreko aspektu bat da umeei interneta, ordenagailua, teknologia... erabiltzen erakutsi behar diegulako haiengan efektu negatiborik ez izateko haren eragin itzela.

Hain ohituta gaude teknologia berriei ezen ez garela konturatzen bere eraginaz nahiz eta hau handitzen eta handitzen joan. Ailegatu da momentu bat noiz interneta beharrezkoa egiten zaigun gauza guztietarako. Mobila behar dugu(ezinbestekoa bihurtu da gure bizitzetan) eta ezin gara hura gabe egon. "Messenger"-a, "facebook"-a, "tuenti"-a erabiltzen ditugu sozializatzeko (lagun berriak ezagutzeko, munduko beste puntako jendearekin mintzatzeko, gure lagunekin hitz egiteko era aurrez aurre ausartuko ez genituzte gauzak esateko, besteak beste).
Hau da; gure sozializazioa interneten eskuetan dago...
Gainera, datuak asmatzeko aukera dago... jendeak despersonalizatzeko aukera osoa du izen, abizen, jaiotze datak... faltsuak emanez.

Hortaz aparte,edozer gauzatarako datu pertsonalak eta pribatuak eskeintzen ditugu sarean etengabe; hegazkin bidai bat erosteko, bankuan zenbat diru daukagun begiratzeko, programetan erregistratzeko...
Bideoan esaten den lez, gure identitatea galtzen eta datua pertsonalak eskeintzen ditugu etengabe... zenbat iruzur sortu dira internet-a dela eta?

Ekonomiaren zati handi bat ere teknlogiaren barruan dago. Gero eta pertsona gehiago bere enpresaren publizitatea sarearen eskuetan usten du edo etxetik erosteko aukerak eskeintzen ditu diru gehiago lortzeko asmoz.

Interesgarria iruditu zait bideoa gaiaren aspektu negatiboak ematen dituelako arrazoi logiko eta koherenteen bidez eta hori zer pentsatu ematen digulako.
Ez gara konturatzen sarearen sarean erortzen ari garela?

No hay comentarios:

Publicar un comentario