lunes, 26 de abril de 2010

Education today and tomorrow

http://www.youtube.com/watch?v=Fnh9q_cQcUE

IKT




Ikusi dugu IKTek gure bizimoduan eragina dutela, izan ere Informazioaren Gizarten bizi garela esaten da, honek dudarik gabe, informazioa eta komunikazioaren garrantzia azpimarratzen.
Eta hezkuntzan? Nolako eragina eta garrantzia dute IKTek eskolako testuinguruan? Aipatu zure ustetan, teknologia berriek eragiten duten hiru aldaketa eskolan.

-Arbela digitala erabiltzen dute orain
-Ikasteko prozesuari dagokionez, informazio asko dutela eskura eta hura internetetik atera dezakete.
-Multimedia eskolan erabiltzen da:
-motibagarria delako
-erraztasunak ematen dituelako
-informazio asko ematen duelako (material ezberdin ugari)
-oso zabala delako
-arina delako
-gordezeko erraza delako (Cd-tan gorde beharra, ordenagailuan zuzenean adb.)
-Interaktiboak izanik, ikasleak gehiago ikasten dute eta aplika dezakete beste testuinguru batean. Testuinguru hau oso baliogarria da ikasteko.
-Irakasleari dagokionez, bere papera berpentsatu beharko da interneten dagoen informazio anitza kontutan hartuz
-Teknologia berriaren erabilerari dagokionez, ezgutza zabalagoa da bai informazio ugariaren aldetik bai bakoitzaren iritzia ematearen aldetik. Argi ikusten da gaur egungo klasetan nola gizartean gertatzen dena eskolan eragin zuzuena duela.

domingo, 25 de abril de 2010

Eskola 2.0.

Eskola 2.0. eskoletan digitalizazioa ezartzen duen programa berri bat da. Honen bidez, ikastetxeetan Internet eta ordenagailu pertsonal bat izatea eskaintzen zaie umeei.
Programa hau gizartearen alfabetatze berria da eta Euskadin eskolaren modernizazioa ekarriko duela diote adietuek.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.
Eskola 2.0 programarekin, euskara Interneten zabaltzea erraztuko da eta ikasleek, sarean onargarria eta onartezina dena zentzu kritikoaz identifikatu ahal izatea saiatzea da irakasleen betebeharra.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
Hemen giltzarria ez da teknologia, metodologia baino. Jakinekoa da tresnak erostea gauza erraz samarra dena, eta nahiko merkea gainera, baina erabakigarriena ikasgiroa suspertuko duen inguru berritzailea da, ikasgela hasi eta etxe baitan barreiatuko duena.

Tiscar Lara

Bideo honetan honako puntu hauek aipatzen dira:
-Sareko informazioa interpretatzeko beharra
-Mezuko elementuak aztertu beharra
-Konpetentzia digital basikoak ezagutzeko beharra
-Alfabetazizoa:
-enfoke kritikoa izan beharra
-irakasteko
-analizatu behar
-bilatzen jakitea
-komunikatzen jakitea
-norberaren ikuspuntua ematen jakitea
-pribazitatea
-doble morala (bloggak, microsoft kodigo kondukta)
-erabiltzeko kodigoak
-Teknologia ez da bakarrik ikusten duguna, galdetu behar diogu gure buruari zer dago atzean
-Kritikoak izateko beharra bai irakurtzean bai erabiltzean
-Kultura digitalan parte hartu beharra (batez ere hezkuntza inguruan)
-Hobetu eta berresteko beharra
-Irakasleek beraien materiala aurkezteko lotsa eta beldurrik ez izatea(beldurra ez izatearen balorea irakatsi behar zaie umeei; irakasleek beraien materiala konpartitu behar dute dagoen informazioa osatzeko eta hobetzeko asmoz)

Multimedia literacy digital story

http://www.youtube.com/watch?v=uXOgOJilARE

Bideoan aintzinako hezkuntza eta gaur egungo hezkuntzaren arteko erkaketa egiten da.Gaur egun, umeek nahi beste informazioa dute eskura eta hura bisualizatzeko aukera eskaintzen zaie. Informazioa askoz osagarriagoa da eta elementu gehiago dituen errealitatera hurbildu daitezke umeak.
Ezagutzeko erak aldatu egin dira. Metodologia eta irakasteko sistema lantzeko beharra dago gaur egun modu etikoan eta arduratsuan erabil dezaten digitalizazioa.

Hura aberasgarria izan daiteke baian hala eta guztiz ere kontutan hartu behar da irakatsi behar zaiela informazio iturri hori erabiltzen (beraientzat onuragarriak ez diren gauzak ikusi ez ditzaten)

lunes, 12 de abril de 2010

Netiketa

Netiketa zer den irakurri ostean, jakin izan dugu korreo elektronikoa erabiltzeko dauden arau ez formalak direla, baina, aldiz, ezinbestekoak eta erabiltzeko gomendagarriak direla batez ere gure pribazitatea mantentzeko eta harreman sozial egokiak izateko

jueves, 25 de marzo de 2010

Remove



Bideo honetan mutil baten testigutza agertzen da.
Hasieran protagonistaren eta beste pertsona baten arteko elkarrizketa agertzen da eta bideoa elkarrizketa horretan esandakoan izango du oinarri.

Hura izan ostean,mutilak bere ohiturak aldatu zituela azaltzen du .
1-Mugikorra erabiltzeari utsi zuen (orain kabina telefonikoak, cyberkafeak.. erabiltzen ditu bere datuak ez emateko)
2-Kreditu tarjetarekin ordaintzen saihesten hasi zen (dirua metalikoan ematen saiatzen da)
3-Hegazkina edo izena eman behar den garraiobideak erabiltzeari utsi zuen (orain transporte publikoa baino ez du erabilzen)
4-Ziber-errealitatetik aldentzen saiatu zen (ordenagailuak erabiltzaileak emandako pausu guztiei buruzko informazioa ematen du, pixkanaka-pixkanaka zure identitatea identifikatuz joanez).

Era horretan errealitate zibrnetika honen kontroletik aldentzen joan zen.

Protagonistaren aburuz, askatasun saltzen saiatzen diren horiek gure identitatea erosten dute. Gure errealitatea moldatzen ahalegintzen dira beraien interesen inguruan bizitzeko.
Orain beste errealitate batean bizitzen dela pentsatzen du.

>>Mutilak bideoan esandako baieztapenetatik bat nabarmenduko nuke. Berak esaten duenez, teknologia erabiltzea ezinbestekoa da hark gu ez menperatzeko.
Nire aburuz, kontutan hartu beharreko aspektu bat da umeei interneta, ordenagailua, teknologia... erabiltzen erakutsi behar diegulako haiengan efektu negatiborik ez izateko haren eragin itzela.

Hain ohituta gaude teknologia berriei ezen ez garela konturatzen bere eraginaz nahiz eta hau handitzen eta handitzen joan. Ailegatu da momentu bat noiz interneta beharrezkoa egiten zaigun gauza guztietarako. Mobila behar dugu(ezinbestekoa bihurtu da gure bizitzetan) eta ezin gara hura gabe egon. "Messenger"-a, "facebook"-a, "tuenti"-a erabiltzen ditugu sozializatzeko (lagun berriak ezagutzeko, munduko beste puntako jendearekin mintzatzeko, gure lagunekin hitz egiteko era aurrez aurre ausartuko ez genituzte gauzak esateko, besteak beste).
Hau da; gure sozializazioa interneten eskuetan dago...
Gainera, datuak asmatzeko aukera dago... jendeak despersonalizatzeko aukera osoa du izen, abizen, jaiotze datak... faltsuak emanez.

Hortaz aparte,edozer gauzatarako datu pertsonalak eta pribatuak eskeintzen ditugu sarean etengabe; hegazkin bidai bat erosteko, bankuan zenbat diru daukagun begiratzeko, programetan erregistratzeko...
Bideoan esaten den lez, gure identitatea galtzen eta datua pertsonalak eskeintzen ditugu etengabe... zenbat iruzur sortu dira internet-a dela eta?

Ekonomiaren zati handi bat ere teknlogiaren barruan dago. Gero eta pertsona gehiago bere enpresaren publizitatea sarearen eskuetan usten du edo etxetik erosteko aukerak eskeintzen ditu diru gehiago lortzeko asmoz.

Interesgarria iruditu zait bideoa gaiaren aspektu negatiboak ematen dituelako arrazoi logiko eta koherenteen bidez eta hori zer pentsatu ematen digulako.
Ez gara konturatzen sarearen sarean erortzen ari garela?

Hausnarketa

Blogaren erabilera ikasi ostean, nire aburuz irakaskuntzarako oso tresna baliogarria da.
Hura erabiliz irakasleak klasean gertatutako berriak, ikasleentzat interesgarriak diren bideoak, testuak ...eskegi ditzake.
Umeentzat oso aberasgarria izan liteke bere klasean, bere eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzataz ohartu ahal izatea era erraz batean.

Gainera, bloga izan daiteke irakasle-ikasle arteko gune zuzen bat. Ikasleek irakasleak planteatutako gauzak irakurri eta berarekin kontaktuan egon daitezke.
Ikasleek komentarioak utsi ahal dituzte blogean eta beraien iritzia edo proposamendu berriak eman ahal dituzte.

Irakasleak blogean eskegitako bideoak eta enlazeak direla eta, umeek beste pausu bat eman dezakete haien ikasteko prozesuan. Alde batetik edozein lekutan informazioa eta baliogarriak izango diren datuak eta bideoak ikasi dezakete eta beste alde batetik internet eta bere erabilerak ikasten joateko aukera izan ahal dute txikitatik.
Gaur egun internetek duen eragina itzela izanda, oso komenigarria ikusten dut umeek bere erabilerarekin familiarizatzea eta kontzeptu basikoak barneratzen joatea.

Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, alde positiboak baino ez ditut ikusten blogaren erabileran. Umeen ingelera mailari egokitutak dauden bideoak, ipuin laburrak, jolasak... aurki ditzakete umeak, hizkuntza ikasteko iturri gehiago izanda.

Bloga eta interneten erabilera egokia da hura behar den bezala erabiltzen irakasten badugu irakasleok...

lunes, 15 de marzo de 2010

Internet eta teknologia berriko hitzaldia

Internet eta teknologia berriak, etxean, familian eta eskolan
© cc-by-sa txintxarrisfera ¦ 2010-03-02 ¦ 07:34 ¦ Internet

Internet eta teknologia berriak etxean, familian eta eskolan hitzaldia emango du Patxi Gaztelumendik martxoaren 3an, asteazkena, 18:00etan Alegiako Iñaxio Begiristain Kultur Etxean.

Alegiako Udalak eskola 2.0 inguruan antolatutako 2. saioa izango da. Bertan Patxi Gaztelumendi, blogari, irrati esatari, informatzaile, ..., izango da hizlari eta sustatzailea. Teknologia berriak etxean, familian eta eskolan hizpide harturik, guraso, gazte, irakasle eta jende guztiari zuzendutako saioa izango da. Gazteek zertan ibiltzen diren, gurasoen kezkak, beldurrak, aplikazioak, tresnak, etab-ek tartea izango dute bertan.

Bertaratzerik ez duenak ere, stream-en bidez, txintxarrisferako wikian saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango du.

Nahi izanez gero Facebook-en eman dezakezu izena. Beraz, badakizu gerturatu eta parte hartu.

testu birsartua


Teknologia berriak edo IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) izenekoak gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Medikuntza, heziketa, merkataritza ala aisialdiari aplikaturiko teknologia berriez hitz egiten denean, neurri handi batean, arlo hauetako edozeinetan Internet erabiltzea esan nahi du. Baina, zer da Internet? Noiz sortu zen? Nola dago egituratuta? Eta batez ere, zertarako balio digu?

Askorentzako Internet fenomeno berri bat izan arren, bere jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, urte hartan ARPA-k finantziatutako ARPANET sarea sortu zenean, Estatu Batuetako Defentsarako Departamentuak sorturiko proiektu barruan. ARPAren helburu nagusia ingurune militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen; eta era berean, ARPANETen helburuetako bat.

Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen.

ARPANET lau nodok osatutako sare bat izan zen, eta lau nodo horiek UCLAn (Los Angeles Kalifoniako Unibertsitatea), SRIn (Stanford-eko Ikerketa Institutua), UCSBn (Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatea) eta Utah-ko Unibertsitatean kokaturik zeuden. Bi konputagailuen arteko lehen komunikazioa 1969. urteko urrian gertatu zen UCLA eta Stanford artean.

Ondoren, 80ko hamarraldian, amerikar ikertzaile eta zientzialariek haren antzeko proiektu bat burutu zuten, eta horren helburua zientzia eta heziketaren arloan baliozko informazioa banatzea zen. Proiektu hau, Zientziarako Fundazio Nazionalak koordinatu zuen (NSF) eta NSFNET izendatu zuten.

Horrekin batera, eskualde mailan, Estatu Batuetan zehar eta Europan eta Asian hauen moduko ekimenak garatzen joan ziren. Interkonexio hauen zabalkuntzak gaur egun Internet bezala ezagutzen duguna ekarri zuen.